« Back

Prospektikerrek Kataluniako Generalitateari 2030. urterako gaitasun profesionalen prospektiba egiten laguntzen die

2017-05-11  ¦  Prospektiker

Prospektikerrek Consell Català de Formació Professional-i 2030. urteko gaitasun profesionalen beharrei buruzko hausnarketa prospektiboaren prozesuan aholkatzen ari da. Proiektu honen testuinguruan, 30 eragile baino gehiagorekin hainbat world café tankerako hausnarketa saoiak, metodologia prospektiboan trebakuntza saioak, eta gaitasunen 2030. urterako eboluzioaren aurreikuspen bat egin dugu. Azken hau, CEPREDEren laguntzarekin.

Prospektikerrek Kataluniako Generalitateari 2030. urterako gaitasun profesionalen prospektiba egiten laguntzen die

Proiektua agertokiei buruzko eta etorkizuna aurreikusteko tresnei buruzko jardunaldien antolaketarekin amaitu da. Parte hartzaileak lan merkatuen behatogietan, lanbide heziketan eta prospektiban adituak ziren. Jaurdunaldi hauetan Millennium Proiektuaren Lanaren eta Teknologiaren 2050. urterako etorkizunaren azterketa aurkeztu zen baita ere. Informazio gehiago hemen