« Back

“Bermeo Kulturanitz” - PROSPEKTIKERek eginiko etorkinak integratzeko webgunea aurkeztu du Bermeoko Udalak

2010-07-02  ¦  Immigrazioari buruzko Berriak

PROSPEKTIKER, Taibiderekin elkarlanean, Bermeoko Euskalduntze eta Kulturanitztasun Plana garatzen ari da Bermeoko udalherrian. Plan honen baitan, lehengo astean Udalak bere webgunean ikusgai dagoen “Bermeo Kulturanitz” kanala aurkeztu zuen. Kanal berri honen helburua, informazioa ematea eta parte-hartzea sustatzea da.

“Bermeo Kulturanitz” - PROSPEKTIKERek eginiko etorkinak integratzeko webgunea aurkeztu du Bermeoko Udalak

Lau hizkuntzatan (euskara, gaztelera, errumaniarra eta arabiarra) idatzitako webgunea da eta lau atal nagusi ditu: aurkezpen lanak egiten dituen “Ongi etorri” atala, eztabaiden bitartez parte-hartzea bultzatzea helburu duen ' “Berbetan”, albisteak jasotzen dituen “Berriak” atala, eta, azkenik, “Harremanetan jartzeko” saila, edozein iradokizun edo iruzkin bidaltzeko aukera izanik.

Proiektu honek fase ezberdinak izan ditu bere baitan; 2008. urtean amaitutako Bermeoko Immigrazio Planetik abiatuta, Bermeoko Euskalduntze eta Kulturanitztasun Plana jarri zen martxan lehengo urtean. Honela, euskalduntze eta kulturanitztasuna zabaltzeko herri mailan jarritako ekimen ezberdinak identifikatu dira, beste herrialdeetan martxan jarritako ekimenak aztertuaz. Honela, eragile ugarirekin elkarrizketak mantendu dira, bilera ireki ezberdinekin batera. Azpimarratzekoa da Immigrazio Plana egin zenetik eta beraz, Immigrazioarako Herri Batzordea sortu zenetik, Batzorde honek izan duen partehartze aktiboa bilera ezberdinetan.

Beraz, “Bermeo Kulturanitz” webgune honen helburua herritar guztien artean partehartzea sustatzea du helburu nagusitzat.

Wikirako sarrera, Bermeoko Udaleko Webean aurki daiteke.

Beste zenbait komunikabideetan publikatutako berriak: El Correo Digital eta Busturialdeko Hitza.