Kalitate Politika

Kalitatearen ziurtagiriaren logoakPROSPEKTIKER S.A.-ren prospektiba eta estrategian aholkularitza zerbitzu aktibitateek AENORen ziurtagiria dute, UNE-EN ISO 9001:2000 (ER-0447/2003) Arauaren eskakizunen arabera.

Sistemaren oinarriak PROSPEKTIKERen Kalitaterako Politikan zehazten dira:

  • Bezeroa orientatzea.
  • Pertsonak prestatzea eta motibatzea, eta haien ezagutzak gaurko eta etorkizuneko beharretara egokitzea, Kalitatearen arloan zein Ingurumenaren arloan, haien jarduerak modu arduratsu batean egin ahal izateko.
  • Bezeroek jarritako baldintzak betetzea, legeetakoak eta araudietakoak barne.
  • Erakundearen barruan ezagutza komunikatzea, elkarbanatzea eta hedatzea.
  • Enpresa-proiektuan aktiboki parte hartzea.
  • Prozesuak planifikatzea eta kudeatzea, kalitate mailarik handiena eta eraginkortasunik handiena lortzeko, ingurumenarekiko errespetua bermatuz.
  • Ingurumenarekiko errespetua zaintzea, indarreko legeak betez eta garapen iraunkorra sustatuz.
  • Emaitzak aztertzea eta planteatutako kontzeptuak etengabe hobetzeko ekintzak martxan jartzea.

Era berean, Prospektiker S.A.-k AVICen (Ingeniaritza eta Aholkularitzako Enpresen Euskal Elkartea) kidea den heinean, elkarte horren Kode Deontologikoa errespetatzera behartuta dago. Kode Deontologikoan, Jokabide-Kodeaz gain, Proiektuen Ebaluazio Sistema agertzen da.