25 urtez, Etorkizunera begira...

Azken 25 urteetan, PROSPEKTIKER oraina aldatzeko helburuarekin, etorkizuna aztertzen aritu da. Denbora guzti honetan zehar, gure alboan izan zara, eta hurrengo urteetan gure bidai kide bezala mantentzea nahi zaitugu...

1987-2012

Gure proiektua 1987. urtean hasi zen, gizarte eta ekonomia arloko aholkularitzatik zetozen 3 ekintzailek Zarautzen PROSPEKTIKER sortzea erabaki zutenean. Beraien jarduera, batez ere orduan sortu berria zen Euskal Administraziora zuzendu zutelarik.

Arazoen analisirako metodologia berriak bilatzen genituen, ikuspuntu eta jarrera proaktibo batetik, ondorengo ideiak partekatuz:

  • Geroa ez datorkigu finkatua
  • Geroa eraiki egiten da
  • Geroa arrisku eta zalantza handietara lotua dago

Hausnarketa prozesuak eta ikerketa prospektibo-estrategikoak garatzeko sortu ginen, gure helburuak honakoak izanik:

  • Zaintza eta behaketa
  • Hautematea
  • Hausnarketa
  • Ebaluaketa
  • Apostua
  • Etorkizuna eraikitzea

Bai, etorkizuna eraikitzea... PROSPEKTIKERek, 25 urte bete baditu ere, honela pentsatzen jarraitzen dugu; etorkizuna eraikitzea posible da, eta guztiok daukagu hori egiteko ahalmena.

Egun, nazioarte mailan erreferente eta eredu bihurtu gara, baina ez bakarrik ideia honetan sinetsi zuten hiru pertsona horiei esker, baizik eta gaur egun PROSPEKTIKER osatzen duten pertsona guztien eta hainbeste denboran zehar bere babesa eskaini diguten bezero, kolaboratzaile eta hornitzaile guztien lankidetza, inplikazio eta gogoei esker...

1987tik, 2012ra... JADANIK HURRENGO 2037. GELTOKIRA BEGIRA!!!

Bideoa ikusi (gazteleraz):